Ur gezako ekosistemak

Multzo honetan ditugu ibaiak, lakuak, lokaztiak, zingirak, lurpeko urak eta akuiferoak.

Ibaiak

Ibaiak ekosistema urtarrak dira. Ibaietako ekosistemetan bi unitate ekologiko nagusi daude: bat ibaia beraren ibilguan sortzen dena eta bestea ibaiertzetako ingurunean sortzen dena.

Ibaiaren uretan izaki bizidun asko bizi dira:
Algek eta ornogabeek bentos izenekoa osatzen dute eta horiei esker bizi dira bertako arrainak, hegaztiak eta ugaztunak. Ornogabe horiek kate-trofikoaren oinarria dira eta gaineko espezieen elikagaia, gainera, uraren kalitatearen adierazle biologikoak ditugu. Algak moluskuak, krustazeoak eta intsektuen larbak ibai baten osasunaren adierazgarriak dira eta, horrela, ibaiaren zati bateko ornogabeen azterketa zehatz baten bidez ebaluatu dezakegu kutsadura maila.

Bestalde, ondo zaindutako ibai baten ertzetan
erriberako basoak aurkitzen ditugu, eta dagokien erritmo naturalean garatzen direnean "galeria-baso" bilakatzen dira. Ibar-baso horiek ibaiaren ibilgua ezkutatzeraino estali dezaketen basoak izaten dira eta landaredi oso aberatsa dute. Landarediak eragin desberdinak ditu:
  1. ibaiaren gehiegizko intsolazioa eragozten du eta horrela, ura gehiegi berotzen ez denez ez du oxigeno galtzeko arriskurik.
  2. kutsadura eta zikinkeriak iragazten ditu
  3. ibaiertzak higaduraz babesten ditu ura garbia mantenduz.

Landaredia aberatsa denean, fauna ere hala izaten da. Landarez elikatzen diren animalietatik hasita, harraparietaraino, espezien hartu-eman genetikoak ahalbideratuz. Basa-katuak, azeriak, ipurtatsak, apoarmatuak edo erbinudeak basoaz baliatzen dira lurralde berriak populatzeko. Eta hegazti migratzaileak ez ziren beren neguko lurretara iristeko gai izango ibar-baso horiei esker izango ez balitz, adarrez-adar saltoka kilometroak egin ditzaketelako horrela. Eta aberastasun biologiko horren ondorioz, ornodun handiak iristen dira: hontz handia, basa-katua, igaraba, katamotz iberiarra baita ere.

Lakuak

Aintzira edo lakua lurrez inguratuta dagoen ur eremu bat da. Aintzira gehienek ur geza dute, eta gehiago daude Ipar hemisferioan Hego hemisferioan baino. Handiak direnean itsasotzat hartzen dira.

Ibaietan bezala, algek eta ornogabeek bentos izenekoa osatzen dute eta horiei esker bizi dira bertako arrainak, hegaztiak eta ugaztunak. Hala nola:
  • uretako zapatariak eta beste intsektuak;
  • karramarroak eta karakolak bezalako krustazeoak;
  • anfibioak (igelak, apoak eta uhandreak, adibidez);
  • narrastiak (sugeak, dortokak eta munduko toki askotan, krokodiloak);
  • arrainak (perkak, amuarrainak, barboak eta izokina bera ere)
  • uretako hegaztiak (ubarroiak, lertxuna, ahateak, kopeta-zuriak...)
  • ugaztunak (azkonarrak, erbinudeak, kastorea, igarabak...)

Lake_mapourika.jpeg

Zona hezeak, lokaztiak eta zingiraK:

Ekosistema hauek oso emankorrak dira, eta horien menpean dauden landare organismo eta animalia-espezieak asko dira. Garrantzi handia dute, akuifero hurbilak urez bete eta mantentzen dituztelako.
Urtaroaren arabera, sute eta marea edo eurite gogorrengatik sortutako ur lasterrei esker, mantenugai asko uretara heltzen dira. Fenomeno hauek amaitzen direnean, elikagaiak hondoan pilatzen dira, landare lehortarren inbasioa ahalbidetuz, hezegunea desagertu arte.

Lurpeko urak eta akuiferoak


akuiferoa.jpg
Lurpeko urak gizakiarentzako oso ekosistema erabilgarriak dira. Etxean nahiz nekazaritzan edo abeltzaintzan erabiltzen diren hornikuntza-iturri nagusietako bat dira. Hori dela eta, araztu egin behar dira, beren osagai biziduna mikroorganismoz osatuta dagoelako.
Akuiferoak normalean buztinez edo arbelez osatuta dagoen lur-geruza iragazgaitz baten gainean pilatutako lurpeko urak dira. Ekosistema hauek ez dira batere egonkorrak, giza-jardueraren ondorioz aldaketa handiak jasan behar dituztelako.