Lehorreko ekosistemak

Lehorreko ekosistemetan ingurunea lurra da. Lurrean, landareen eta klimaren arabera, lehorreko ekosistema ezberdinak daude.

Basamortua

Basamortuan lurzorua elkorra da eta ura oso urria. Haizearen higadura, euri eskasia eta lurruntze-maila altua dira baldintza hauen errudunak.
Izaki bizidunak ez dira oso anitzak, eta gainera sakabanatuta daude baina ingurunera ondo moldatuta. Landareak azkar hazten dira, hezetasuna dagoenean sustrai luzeak garatu edo euren ehunetan ura pilatzeko aprobetxatzen dutelako. Animaliak gautarrak dira, eta egunez haitzulo edo gordelekuetan geratzen dira.

Tundra

tundra.jpg
tundra

Tundra edo basamortu polarraren ezaugarri nagusiak lurzoru izoztua, tenperatura baxuak eta ur-eskasia dira.
Landare organismoak azkar garatzen dira uda laburrean, mantu mehe eta gogor bat osatuz. Urtzaldian zehar, intsektu asko agertzen dira. Hori dela eta, tundra hegazti migratzaileen habiak egiteko toki hobezina da.
Belarjaleak ere aipatu behar ditugu, leminga edo altzea, esate baterako, eta hauen harrapariak, adibidez katamotza edo elurretako hontza.

Taiga

taiga.jpg
taiga

Taigan edo baso hostoiraunkorrean edo koniferoen basoan dauden ur eskasiak eta tenperatura baxuak jasan ditzaketen espezieak oso gutxi dira, baina hauen kide kopurua handia da.
Hori dela eta, taigaren ezaugarri nagusia, pinuz, izeiz eta zuhaixkaz (txilarra eta ahabia, esate baterako) beteriko baso hostotsuak dira. Hauetan, animali migratzaileak eta hibernatzeko gai direnak (hartza, adibidez) bizi dira batez ere. Baina badaude beste animalia asko, narrasti eta hegaztiak, arantzurdea, urtxintxa eta iharra, adibidez.

Baso epela

Baso epela edo hostogalkorraren ezaugarri nagusia urtaroen artean dagoen desberdintasun handia da. Ingurunearen baldintzek posible egiten dute landare eta animalien espezie ugarik bizirik irautea.

Belardia, estepa eta sabana

Belardiak basamortu eta basoen antzeko ezaugarriak ditu. Bertan belarrak, zuhaixkak (zuhaitz sakabanatuak badaude ere) eta belarjaleak dira nagusi.
Esteparen ezaugarri nagusiak muturreko tenperaturak eta gaizki banatutako eurite gutxi batzuk dira. Estepako landaretza arantzatsua da eta urtaro lehorrean hostoa galtzen du.
Sabanan bi urtaro bereiz daitezke: bata euritsua (apiriletik ekainera) eta bestea lehorra. Belar altua belarjale espezie askorentzako elikagaia da, eta belarjale hauek, aldi berean, harrapari eta sarraskijale askoren erasoa jasan behar dute.

Oihan tropikala

Oihan tropikala, baso tropikala edo euri-oihana Ekuatoretik hurbil dauden tokietan nagusitzen diren ekosistemak dira, bertan tenperaturak eta euriak beti handiak izaten direlako. Izaki bizidunen aniztasunik handiena duten ekosistemak dira.

Baso mediterraneoa

Mediterranear basoa klima epeleko ekosistema bat da. Bertan neguak leunak izaten dira, udak beroak eta euriteak gutxi, irregularrak eta uholdezkoak.
Landare espezieen artean, zuhaitzak, zuhaixkak eta belarrak daude. Zuhaitzak arteak, artelatzak eta haritzak dira batez ere, baina pinu ugari ere badago. Baso hauetako paisaian zuhaixkak, landare usaintsuak, txilarra, gurbitza, ezpela eta legeltxorra dira nagusi.