Itsas-ekosistemak

Multzo honetan ditugu itsasoak eta ozeanoak eta estuarioak, deltak eta padurak.


Itsasoak eta ozeanoak

itsasondoa.jpgItsasoan hainbat ekosistema bereizten dira. Uren sakonera garrantzitsua da, argia eta tenperatura horren araberakoak direlako eta, ondorioz, baita ekosistema horietan aurki daitezkeen organismoak ere.
Zapalda kontinentalean (200 m baino gutxiago) planktona aurki daiteke, algaz eta krustazeoz osatua, batez ere. Gune fotikoa esaten diogu horri, argia heltzen zaion ur-azpiko zona delako.
Zona batialean (200 eta 4.000 m bitartean) nektona dugu, arrain, txibia, itsas dortoka, itsas txakur, bale eta antzeko animaliez osatua.
Zona abisala (4.000 m baino sakonago) inoiz argia jasotzen ez duen gunea da. Bentosa da itsas-izarrez, belakiz eta beste animaliez osatutako horko fauna multzoa. Zona abisaleko ekosistema urri samarra bada ere, biodibertsitatean garrantzi berezia du, bertan ageri diren espezieen aniztasuna kontuan hartzen badugu, batez ere, amildegi horietan bizi diren organismo asko paregabeak direlako, izan ere, ez baitago gure planetan horrelakorik aurki daitekeen beste lekurik.


Estuarioak, deltak eta padurak

Estuario, delta eta paduretan ekosistema urtarrak emankorragoak dira, izaki bizidunen aniztasuna handiagoa baita. Izaki hauen ezaugarri nagusia mareetara moldatzeko duten erraztasuna da.
Ekosistema hauetan animalia-espezie askok (moluskuek, krustazeoek eta arrainek) beren arrautzak jartzen dituzte, eta arrain migratzaileek (adibidez, izokin eta aingirek) atsedenerako toki moduan erabiltzen dute.
ebroko_delta2.jpg