Zer da ekosistema?

Ekosistema ingurune jakin bateko osagai fisiko eta biologikoek osatzen duten sistema da. Beste era batera esanda, ingurune batean beren artean erlazionatzen diren izaki bizidun eta elementu bizigabeen multzoa da.
Ekosistema batean ingurune fisikoa (arrokak, lurzorua, ura, etab.) eta elementu biotikoak (landareak, animaliak), habitat berean kokatuta egonik, elkarrekin harremanetan daude eta sistema bat osatzen dute.
Nagusiki, bi multzotan sailkatzen dira ekosistema guztiak, lehorreko ekosistemak eta uretako ekosistemak:
  • Lehorreko ekosistemak klimaren arabera sakabanatzen dira Lurreko azaletik.
  • Uretako ekosistemak, bestalde, ura biotopo dutenak dira, hala nola, itsasoak, ozeanoak, ibaiak, lakuak, zingirak, etab. Horiek bi multzotan banatu ditzakegu: itsas-ekosistemak eta ur gezako ekosistemak.

iturburu2.jpg
ur gezako ekosistema


basoa.jpg
lehorreko ekosistema